
Zer da Gaztedub proiektua?
Teknologia berriez baliaturik, bikoizteko beharrezkoak diren metodologia eta doako baliabideak erakutsiko dira. Horretarako, bikoizketak euskaraz modu ludikoan sortzeko urratsak eta prozedurak hasieratik bukaeraraino azalduko dituzten bideo-tutorialak grabatu eta ekoiztuko dira. Eduki hauek egituratutako webgune ireki batean argitaratuko dira, era horretan euskarazko bikoizketa ez profesionalak sortzeko interesa duten euskaldun gazteek sarbide erraza izan dezaten.